2009/08/28

Patera

Patera bat. Itsasontzi bat. Hainbat kilometro egin dituen gailu sinple bat, egurrezkoa. Kadizeko hondartzetara joan eta barruan nuen beldurretako bat (beldurra bai) hantxe lasai ederrean egonik patera bat azaltzearena zen; ondoren patera baten ondoan etzanda nengoela konturatu nintzen nire beldurra ez zuela paterarekin zerikusirik, baizik eta egunero horrelakoetan itsasoan barneratzen direnekin topo egitearen beldur nintzela; euren begietara begiratu eta bihotza puskatuko zidatenaren beldur. Garbi nuen ere zer egin nahiko nuen (ezin ziurtatu) ni nengoen hondartzan azalduko balira: lagundu, ihes egiten lagundu, amesten duten (eta benetan ez dagoen) bizitza horretatik gertuago egoten lagundu.Nor gara gu inorri ametsak, egi edo gezur, ukatzeko?

Patera hau aspaldi iritsia zen, egurrak hautsiak zituen, hondartza hartan zeuden arroka ugarien aurka ziurrenik, eta barnean ez zen bi kostaldeak batzen dituzten kilometroak egin zituztenen arrastorik (nork jakin iritsi zirenik ere); arrasto bakarrak hondartza hartara joateko aukera dutenen botilak, zakarrak, poltsak... Amets hori bizi dugunon zakarrak. Zakarrez beteriko ontzi bat. Halaxe jokatzen dugu ontzi horretan etorri ziren pertsonekin, zakarrak bailiran, eta zu eta ni bezain pertsona dira; are gehiago, zu eta ni baino ausartago diren pertsonak, ametsak betetzera datozen pertsonak, euren eta maite dituztenen beharrak asetzera datozen pertsonak, guk geuk bultzaturik euren herriak uztera behartuak dauden pertsonak...

Ez da itsasontzi soil bat argazkikoa. Ez niretzat behintzat.



Una patera. Un petit vaixell. Una eina de fusta que ha recorregut kilometres. La por que tenia (sí, era por) quan vaig anar-hi a les platges de Cadis era quan estiguess allá estirat tranquilament aparegues una patera. Desprès em vaig adonar que la meva por no tenia res a veure amb la patera, i que tenia més a veure amb trobarme amb les persones que cada día es fiquen a la mar en un d'aquests vaixells; por a mirar als seus ulls i que em trenquessin el cor. També tenía clar (encara que no puc assegurar-ho) que faría: ajudar-los a escapar, ajudar-los a apropar-se a la vida que somien (i que no existeix). Qui som nosaltres per a negar somnis, siguin o no veritables?

Aquesta patera havia arribat fa temps,tenía les fustes trencades, segurament després d'haver colpejat les multiples roques d'aquella platja i no hi havia restes de les persones que van creuar els quilometres de distància entre les dues costes (si és que va arribar algú); els únics rastres eran les ampolles, bolses i deixalles que van deixar les persones que tenen l'oportunitat d'anar a aquesta platja. Un vaixell plè de deixalles. I així és com tractem a les persones que venen en aquestes pateres, com si fossin deixalles humanes, i son tant persones com tu i com jo; és més,son persones més valentes que nosaltres, perqué venen a complir els seus somnis, persones que venen a satisfer les seves necessitats i les de les seves famílies, persones que son obligades per les condicions que nosaltres mateixos els hem imposat a deixar els seus pobles i cultures...

No és un simple vaixell el de la foto. No al menys per mí.

2009/08/15

Mallorka'09

Trampó, tumbet, follar-se, xicolati, nina, nin, berrinar, kiki-kola, ses illes, cossiol, berenar a totes hores, s'horabaixa, coió,un moix i un ca, aigó, sa plaia, tassó, pardal...

Totes aquestes son paraules que hem après a Mallorca, però el que veritablement he après a valorar a Mallorca és el valor de l'amistat. Eskerrik asko!