2011/11/24

Hue-Hoi An

Post hau autobusari eskainia egongo da, Huetik Hoi Anera eraman zigun autobusari. Argazkiak ez dira oso politak, baina autobusa ere ez zen polita. Hasteko, Hueko agentziaren "bulegora" joan ginen; lehen eufemismoa, bulegoa=garajea. Hori bai, Marx eta Leninen erretrato polita zuten, Ho Chi Minh ere han zen noski!



Beroa, kiskaltzekoa. Eta puntual, autobusa.Benetan, hitzez ezin da azaldu autobusaren barnean egiten zuen beroa. Sartu eta berehala izerditan hasi ginen, baina tantaka, tanta mardulka! Literetan etzan eta ohearen ukimen itsaskorrak pott eginda utzi baligu bezala geratu ginen. Eta noski, bidaia osoan arrunt bilkatuko zen "toilet is broken" karteltxoa ere han zen:



Bidaia hasi eta berehala, beroaren eraginez kristoren logura sartu zitzaigun. Eta "kasualitatez" autobus horretan apenas geunden giriak. Gehienak vietnamdarrak ziren eta beste 8-10 giri. Kuestioa ez da autobusa gaizki zegoen edo ez, vietnamitekin gindoazen edo ez(guk azken hau nahi genuen). Kuestioa da guk tiketa erostean deskripzioa ez zela hau. Aire egokitua, autobus onak izango zirela... Kuestioa da ezin dituztela gezurrak modu kapitalista horretan esan, dirua ateratzearren (lasai, Hanoira bueltatu beharra genuen eta joan ginen agentziakoarekin hitz egitera eta etika lezioa ematera). Halako batean, errepide erdian geratu zen. Eta gidariak, bi ziren, jaitsi. Eta gu zain. Barruan. Izerditan. Azkenean, nazkatuta jaitsi egin ginen 20 minutu pasa ondoren.



Eta hantxe zeuden, aire egokitua izorratu egin zela eta konpontzen. Esan genien, gutxienekoa abisatzea zela, eguzkitan autobusa utzi eta gu barruan kiskaltzen utzi ordez. Beno, han inguruan zegoen etxe batetara joan ginen (ia etxe guztiek dute taberna funtzioa) eta zeozer hartu genuen, erdi zorabiatuta. Ia ordubete beranduago atera ginen, aire egokitua konpondu gabe eta gidariekin negoziatu ondoren (gu bilakatu ginen autobuseko sindikatu), sarrerako aurreko atea erdi irekita; poliziak ikusten genituenean atea ixten genuen (eskuz, imajina nork...) eta gero berriz ireki, haizea sar zedin. Bidetik oraindik beste geldialdi arraro horietako bat egin genuen, porexpanezko arrain kutxa batzuk maleteroan sartzeko, ura isurtzen ari ziren kaxa batzuk. Surrealista.

15etan atera ginen eta 18etarako Hoi Anen egon behar genuen, baina azkenean 21ak pasatxo iritsi ginen. Neka-neka eginak, sekula nire bizitzan hainbeste izerdi egin eta horrelako beroa pasa gabe, hotel on bat hartzea erabaki genuen. Amaiera on bat zisko eginak amaitu genuen egun baterako. Eta Hoi Anek oso polita zirudien. Eta halakoa zen.



Aquest post està dedicat al bus que ens va portar des de Hue a Hoi An. Les fotos no són molt maques, però el bus tampoc ho era. Per començar vam anar a l'oficina de l'agencia a Hue; primer eufemisme, oficina:garatge.Això sí, tenien un retrat de Lenin i Marx ben maco, i es clar, de Ho Chi Minh.

La calor era sofocant. L'autobus va arribar puntual. No es pot explicar amb paraules la calor que feia dintre del bus. Va ser entrar i começar a suar, però a "chorros". Ens vam posar als llits i el tacte "pegajoso" del llit ens va deixar enganxats. I es clar, el cartellet que ens va acompanyar la resta dels viatges en bus: "Toilet is broken".



Tan aviat com vam sortir ens va començar a agafar una son... I casualitat, aquest bus estava ple de vietnamites i apenes de guiris. La qüestó no és si el bus estava fatal o no, ni molt menys si anavem amb vietnamites o no (nosaltres voliem això). La questió és que la descripció dels tickets que vam comprar no era això: els busos són bons, amb aire acondicionat... La qüestió és que no tot s'hi val, que no es pot mentir de manera tan capitalista, per treure diners de qualsevol manera (això ja ho fem nosaltres aqui), però tranquils, que haviem de tornar encara a Hanoi i vam passar a parlar amb l'agencia, adonar-lis la nostra llicó d'ètica.

De cop,, el bus es va parar al mig de la carretera (o del no res). Al sol. Els conductors van baixar. I nosaltres allà. Suant. 20 minuts desprès vam baixar.



I allà estaven. Sense aire acondicionat i arreglant-ho a cops de martell. Els hi vam dir, que el minim era avisar-nos per poder baixar del bus. Vam anar tots a una casa del costat (gairebé totes les cases són bar, o al reves) i vam pendre algo, mit marejats. Desprès d'una hora més o menys, vam retornar al bus i vam sortir...sense aire. Però amb la porta d'entrada oberta per tal de que entrès aire (imagineu qui va ser el "sindicat" del bus). Cada cop que veiem policia tancavem la porta (a mà, estirant...imagineu qui ho feia?..si, nosaltres, surrealista però al final, divertit). Pel camí vam fer una parada d'aquestes surrelistes, per recollir caixes de porexpan plenes de peix per posar-les al maletero... Surrealista.

Vam sortir a les 15h i haviem d'arribar a les 18h, però al final vam arribar més tard de les 21h. Fets una merda, suats com mai, vam decidir agafar un bon hotel, ens ho havie guanyat. Un bon final. I Hoi An pintava molt i molt maco. I no va defraudar.

2011/11/23

Hue

Hurrengo geldialdia: Hue. Ia 800 kilometro. Beste behin Hanoira itzuli behar izan genuen, Ha Long badiako lagunak agurtu ondoren. Aurreko egunetan Vietnamen zehar nola jaitsi pentsatzen aritu ginen eta hainbat pertsonak autobusa gomendatu ziguten (nahiz eta guk trena eduki buruan). Azkenean "open tour" delako bat hartu genuen,Vietnam iparraldetik hegoaldera joatea ahalbidetzen dizun autobus bat, zuk nahieran antolatzen duzularik non eta noiz jaitsi. Hauxe izan zen lehena:



Itxuraz berria, nahiko erosoa, baina lepo zihoan. Ez balitz 14 orduko bidaia bat, nahiko ondo!

Hue-n bi egun egotea pentsatu genuen, lehen aste honetako "estress antolatua" ahazteko eta gure kasa ibiltzeko. Gainera ez da oso hiri handia Hue, baina bai historia askokoa. Heldu bezain pronto, zisko eginak, hostalera joan ginen. Arazoak dituzten gazteek lan egiten duten hostal bat; benetan ondo jaten zen, eta batez ere, benetan jatorrak ziren. Bertakoekin izan genituen elkarrizketak otordu guztien ostean dira agian gauzarik onenetakoa.





Huen ziudadela eder bat dago eta hainbat enperadoreren hilobi erraldoiak; pagoda eder bat ere ikusteko aukera izan genuen, monje eta guzti.Baita ere literaturaren tenplua. Baina onena, lehen aldiz motoan ibili ginela! Hiria ez zenez oso handia animatu egin ginen. Mototxo bat negoziatu, kasko pare bat eta mapa. Eta behingoz, hiria gure kasa ikusi genuen!!! a ze plazerra!

video

Lehen eguneko plana: pagoda eta literatura tenplua. Pagoda arazorik gabe topatu genuen, eta oso ederra, lasaia eta zeozer berezia duen lekua iruditu zitzaigun. Literaturaren tenplua aurkitzeko lanak izan genituen. Motoan galdu egin ginen eta errepide asfaltatua amaitu zenean eta auzo-txabola batean azaldu ginenean hasi ginen pentsatzen galdu ginela. Eta erabat konfirmatu Hue tatxatuta ikusten zen kartela ikustean, eta batez ere jendearen begiradak ikustean, erabat harrituta bi gauzengatik: zer egiten dute bi mendebaldar hauek hemen? eta zer egiten du neskak motoa gidatzen eta mutilak atzean? Motoa alokatzean ere galdetu ziguten: berak (neskak) gidatzen al du? eta barre txikiak...







Lehen eguna amaitzeko, Madrilgo gure lagunekin topatu ginen eta hainbat garagardo edan eta elkarrekin afaldu ostean, Vietnameko lehen arratoia ikusi genuen kalean (bizirik, ez jateko). Madrildarrekin barre egin eta edan ondoren, antzeko planak genituela ikusi genuen, eta ziurrenik berriz ere elkar topatuko genuela. Eta haiek ere autobusez joan zirela Huera, baina esperientzia okerragoa izan zutela...

Bigarren egunean, bero izugarria. Lehen egunean ere, eta kalean harrapatu zigun. Bigarrengoan motoa hartu genuen eta enperadoreen hilobi/hilerriak ikustera joan ginen. Hostalean politena, urrunena zegoena zela esan ziguten, eta hara abiatu ginen,, neska aurrean,mutila atzean, harro-harro. Bidetik, neska batek ea laguntzerik nahi genuen, bera ere harantz zihoala eta ez zitzaiola inporta gidatzea. Ze ondo! Bere atzetik joan ginen orduerdi luzez.

Halako batean, gelditu, gure ondoan jarri eta oso gertu geundela esan zigun. Oso ondo! Baina familia zuela, diru gutxi eta ea laguntzerik genion bidea erakusteagatik. Guk ezetz, ez geniola eskatu eta sentitzen genuela. Ez zitzaigun gustatu gezurra esan izana; hasieratik esan izan baligu, agian, baina horrela ez. Buelta eman eta joan egin zen. Eta gu han galduta, berriz.



Azkenean topatu genuen. Leku polita, bakartia erabat eta izugarri handia. Baina bero gehiegi, inoiz jasan ez bezalakoa. Ikusi, errepide ondoko txozna batean zeozer edan, berriro ere ibaiertzeko errepidetxotik galdu eta buelta, arratsaldean autobusa hartu behar baikenuen, Hoi An aldera joateko. 125 kilometro, 3 ordu (imajina errepide eta autobusak). Arratsaldean hartu eta gauean Hoi An lo, lasai-lasai. Hori zen plana. Baina...



Propera parada: Hue. Gairebé 800 kilometres. Un altre cop vam haver de tornar a Hanoi, desprès de despedir-nos dels amics de Halong. Aquests dies vam estar pensant com realitzar el viatge pel Vietnam i diversa gent ens va recomanar el bus (encara que nosaltres erem més partidaris del tren). Al final, vam agafar un "open tour" d'aquests que et permet pujar i baixar de bus quan i on vols. Aquest va ser el primer (mireu foto a dalt).

Era bastant nou, bastant comode, però anava ple. Si no hagues estat un viatge de 14 hores, bastant bé!





Vam estar dos dies a Hue, per descansar del "estress organitzat" de la primera setmana.No és una ciutat massa gran però sí amb molta història. Tan aviat com vam arribar ens vam instalar a l'hostal; un hostal on treballeven joves amb problemes, una mena de servei social. Vam menjar molt bé i sobre tot, van ser molt amables. La millor cosa, les converses que teniem amb ells i elles desprès dels apats.

A Hue hi ha una ciutadella molt maca i uns quants cementiris d'emperadors; també vam poder veure una pagoda preciosa, amb monjos inclosos. I també un temple de la literatura. Però el millor va ser que vam moure'ns amb moto per primera vegada al Vietnam. La ciutat no és gaire gran, no hi ha tant tràfic i ens vam animar. Moto, un parell de cascos i mapa! quin plaer! (veieu video a dalt).



Plà pel primer dia: veure la pagoda i el temple de la literatura. Vam trobar la pagoda sense problemes, molt maca, molt tranquila, un lloc amb alguna cosa especial. Vam tenir més problemes per trobar el temple de la literatura. Ens vam perdre amb la moto i d'això ens vam adonar quan es va acabar l'asfalt i vam entrar a un barri-txabola. Ho vam confirmar quan vam veure el cartell de Hue tatxat (sortiem de Hue!) i amb la mirada de la gent del barri: que fan aquests dos occidentals aqui? i sobre tot, que fa la noia conduint i el noi darrere? Quan vam llogar la moto també ens ho vam preguntar: condueix ella? i un somriure...

Per acabar el primer dia, ens vam trobar amb els nostres amics de Madrid i vam veure unes birres i vam sopar amb ells. Desprès, vam veure la nostra primera rata del Vietnam. Els de Madrid també van anar a Hue en bus, però la seva experiència no va ser tan bona com la nostra... Segurament ens veuriem a Hoi An, vam parlar.



El segon dia, una calor impresionant. El primer dia també, i ens va agafar al carrer. El segon dia vam agafar la moto i vam anar als cementiris dels emperadors. Vam pujar a la moto i encara dintre de la ciutat una noia molt maca es va oferir amb una altra moto a ajudar-nos a arribar, perquè ella també marxaba cap allà. Que maca! Vam anar darrere d'ella mig hora llarga. De sobta va parar i ens va dir que estavem molt a prop. Que bé! I ens va dir que tenia familia i que necessitava diners, a veure si podiem pagar-li la "carrera". li vam dir que no, sobre tot perquè ens va mentir (va donar mitja volta i va marxar). Si ens haguès dit des del principi, potser ens ho haguessim pensat, però així no. Va marxar, i ens va deixar allà perduts.



Al final, ho vam trobar. Un lloc molt maco, molt solitari i exageradament gran. Però hi havia massa calor, com mai havia passat jo. Ho vam veure, vam pendre algo a una txozna al costat del camí, ens vam tonar a perdre a la vora del riu i vam tornar; a la tarda agafavem novament el bus que ens portaria a Hoi An: 125 kilometres, 3 hores de viatge (imagineu-vos les carreteres i el bus). Així cap al vespre estariem instalats a Hoi An. Això en teoria. Això era el plà. Però...

2011/11/16

Gent de Halong-eko jendea



Itsasontzikoak eta ingurukoetakoak. Denetik izan genuen bi egun hauetan:

-Alemaniarrak: 50 urte inguruko bikote oso atsegina eta jatorra. Estereotipoen aurka joz, oso jende gozoa zen, bai gizona bai emakumea. Esaldia: Zenbat ordu egiten dira lan Espainian?

-Suitzarrak: Bikote gaztea. Mutila, gigoló itxuraren estereotipoa. Hori bai, ixila eta heziketa onekoa. Jatorra zen oso, eta guapo-guapotzat zuen bere burua. Neska, jatorra oso, inoxentea (zentzu onenean), baina ez zekiena galdetzen zuen. Onena, harritzeko gaitasuna ez zuela galdu. Jatorrak, normalak, gaur egun hau bertute bat da!

-Ingeles-katalanak: 60 urte inguruko bikote xelebre bezain jatorra. Hauek bai pertsonaiak! Ingelesak, Bartzelonan, Gràcian bizi direnak (hau kasualitatea!), eta Ekialde osoan bidaiatutakoak. Benetako hippieak, baina ostia txarrarekin. Hauekin bi egunetan mundua konpondu genuen! Esaldia: Hau Porexpan itsaso bat da!!

-Madrildarrak: Hasieran, madrildar peto-petoak zirelakoan geunden. Mundua eurek asmatu zutela zirudien. Baina gero katxondo batzuk zirela konturatu ginen. Gu eurei adarra jotzen eta haiek guri. Bidaian zehar gehiagotan topatu ginenez, hitz egingo dut aurrerago eurei buruz. Esaldia: Florentino lo tiene todo controlado! Mou no me gusta!

-Besteen artean, aipagarrienak: australiar bikotea: autista xamarrak, baina tipoa kuriosoa benetan. Handik bizpairu egunetara egongo ginen herri batetik zetozen (Hoi An) eta han 1000$ gastatu omen zituen arropa erosten. Harrapazak! Inbidia sentitu baduzue lasai, Halongen bainu bat hartu genuenean marmoka edo medusa erraldoi batek kosk egin zion eta hor bota zituen orruak! Esaldia: aaauuucchhh!! Benicio del Toro eta bikotekidea: Noski ez zela Benicio, baina antza bazuen dedio!Neskalaguna ezerezaren hurrengo modura tratatzen zuen, ba imajina zer ginen besteok beretzat. Horrelaxe geratu ziren, bakarrik eta inorrekin hitz egin gabe.Esaldia: batere, hitzik ez zuen egin. Bakarka joan zirenak: Bi pertsona bidaia bakarka egiten ari ziren eta logela konpartitu behar izan zuten...apusturik ez genuen asmatu. Bakarka jarraitu zuten bidaia.Esaldia: oooh!



Eta garrantzitsuenak, Halong badian zehar bizi eta lan egiten dutenak: Alde batetik, "etxe" flotante moduko batzuk daude, bertan arrantzaleak bizi direlarik. Pentsatzen duzun lehen gauza zera da, hemen trumoi eta tximistak sartzen direnean, nola irauten dute? Bestetik, zer arrantzatzen dute ur zikin hauetan? Zer pentsatuko dute turismo mota honetaz? Eta nola okurritu zitzaien amerikarrei herrialde hau konkistatzen saiatzea? Erokeria eta kalkulu akatsa? Itsaso hau, hain erraz ezkutatu eta enboskada bat egitea hainbeste errazten duten menditxo hauekin… Patrulla batean joatearen sentsazioa izan genuen, ixiltasunean, itsasotik bertatik ateratzen diren mendi hauen ondotik pasaz, eta hura tranpa hilkor bat zela konturatu ginen.

http://youtu.be/d7u5WzLSo_E



Bestetik, badaude itsasontzi txiki batzuk, emakumeek eramanak nola ez, non denetik saltzen duten. Gurea bezalako itsasontzi handietara arraunean (zutik!) hurbildu eta edateko edo jateko eskaintzen ematen dute eguna, eguzki indartsu eta beldurgarri baten pean. Horregatik goitik behera estaliak ikusiko dituzu. Kapela tipikoa, zapia, eskularruak, galtza eta mauka luzeak...eta bero izugarria, pentsatzen nuen nik! Hau bai lan gogorra!





Del vaixell i dels voltants. Vam tenir de tot durant aquests dos dies:

-Els alemanys: Una parella d’uns 50 anys, molt macos i simpàtics. Anant contra els estereotips, eren molt dolços. La frase: Quantes hores es treballa a Espanya?

-Els suissos: Una parella jove. El noi, amb la imatge típica de gigoló. Això sí, ben educat i callat. Era molt simpàtic i es tenia per molt guapo. La noia, maca i molt inocente (en el millor sentit de la paraula), preguntava allò que no sabia o no entenia. Simpàtics i normals, i avui en dia això és una virtut!

-Els anglesos-catalans: Parella curiosa i molt maca d’uns 60 anys. Quins personatges! Anglesos, vivint a Barcelona, a Gràcia! Coneixien molt bé tot l’Orient. Auténtics hippies (en el bon sentit de la paraula i concepció), però amb mala llet. Amb aquets haviem arreglat el mon en dos dies!!La frase: Aquest és un mar de Porexpan!

-Els madrilenys: Al principi ens van semblar típics madrilenys: semblava que el mon ho havien inventat ells. Però desprès vam veure que eren uns catxondos. Ells prenent-nos el pel i nosaltres a ells. Com que ens vam trobar tres cops més durant el viatge, ja parlarem d’ells. La frase: Florentino ho controla tot! Mou no m’agrada!

Entre els altres: la parella australiana: bastant autistes, però el paio era ben curiós. Devia haver-se gastat a Hoi An més de 1000$ en roba!Si heu sentit enveja, tranquils, al bany que ens vam donar a Halong bay, una medusa gegant li va picar…i quin crit! (normal!) La frase: aaaauuucchhh!. Benicio del Toro i la seva parella: No era Benicio, però se li semblava. Tractava a la seva parella com si no existis, imagineu com erem la resta per ell. Van estar sols i sense parlar amb ningú; la frase: cap. Els que van anar sols: Dues persones que viatjaven soles i que van posar a dormir juntes…van continuar el viatge soles…La frase: ooooh!



I els més importants, les persones que viuen i treballen a Halong Bay: per una banda, hi ha una mena de cases flotants i allà es on viuen alguns pescadors. La primera cosa que penses és com aguanten aquestes cases en cas de tormenta, encara que la badia està molt protegida… Per altra banda, que pesquen en aquestes aigues tan brutes?Que pensaren d’aquest tipus de turisme? També penses, com se’ls hi va ocorre al americans intentar conquerir aquest pais? Estaven bojos? Va ser un error de calcul? Aquest mar, amb aquestes muntanyes on es podien amagar tan fácilmente i fer emboscades….Vam tenir la sensación de patrular en un silenci total , passant al costat d’aquestes muntanyes verticals que surten de l’aigua i es evidente que això era una ratonera…

http://youtu.be/d7u5WzLSo_E



Per altra banda, hi ha uns petits vaixells, pilotats per dones com no, on venen de tot. S’apropaven als vaixells grans remant, de peu, i oferien de tot: begudes, menjar…i tot això sota un sol i una calor impressionant!!És per això que les veuràs tapades de dalt a baix. El típic barret,els guants, pantalons i maniga llarga…Quin treball tan dur!!



2011/11/14

Halong




Sa Patik Halong-era. Menditik kostaldera. Halong ezagutzen ez duenarentzat Son Gokuren sarreran ikusi ahal zen paisaia horiek biltzen dituen badia da:



Sa Patik Hanoira bueltatu ginen trenez. Hanoira goizeko 5etan iritsi eta goizean goiz hartzen genuen autobusa kostara joateko. Bidean, Hanoik ez duela lo egiten edo oso oso goiz esnatzen dela ikusi genuen:



video

Beno, autobusa hartu genuen. Eta bertan bi egunetan zehar gure gida izango zen frikia ezagutu genuen. Frikia bai. Ikusiko duzue zergatik.

Halong-era zure kontu joaterik ez duzu, antolaturiko bidaia horietako bat kontratatu behar duzu zure hotelean edo agentziaren batean. Ez zitzaigun gustatzen baina hala zen. Bi egun pasatzera gindoazen, itsasontzi batean, beste 20 giriz inguraturik (gu ere giri bilakaturik...).

Autobusean gindoazenak ginen ondoren itsasontzian ibiliko ginenak. Tartean bi madrildar. Hasiera batean txotxolo xamarrak iruditu zitzaizkigun arren, azkenean (bidaian zehar hiru aldiz topatu ginen) harreman ona egin genuen.





Halong, polita. Oso polita. Lehen egunean eguraldia zoragarria izan zen, itsasontzia ederra, logelak luxuzkoak (guretzat noski, gure bizitza mailarekin konparatuak...). Eta edozein momentutan, harri koxkor haietatik Son Goku noiz azalduko zain!! Bazkaldu eta gero koba batetara gindoazela esan zigun gidak ingelesez (edo hitz egiten zuen hizkuntza demonio horretan!). Eta ondoren badian zehar kayak egingo genuela. Putamadre! Ederra plana!

Itsasontzian bazkaltzeko orduan seinaka jarri ginen eta bi alemaniar eta bi suitzarrekin egokitu zitzaigun. Hau da Europako Champion's League-a eta gu, Errejional mailakoak. Oso jatorrak ziren eta denetik hitz egin genuen. Baita ekonomiaz ere: espainiar asko ikusten ari naiz bidaian...ez al zaudete ba krisian? esan ziguten alemaniarrek...touché! ja! nola erantzun horri, lehenik eta behin, espainiar perspektiba hartuz, hau da, espainiarra naiz ekonomikoki baina, nola azalduko dizut ondoren nire sentimena? Beno, lortu genuen! Espainiako egoera sozio-ekonomikoa azaldu genien (ulertu ziguten) eta Merkelen telefonoa eskatzekotan egon ginen... Espekulazio inmobiliarioa, diruaren banaketa ez ekitatiboa, Espainia barruko aniztasuna, eta hemen, gu...euskaldunak eta katalanak...alemaniarrak bazuten euskaldunen berri (Basque Country, yeah, ETA), baina suitzarrek ez gehiegi... Azaldu genien gure egoera kulturala, politikoa...beno, gure saltsan egon ginen! Oso gustora, alemaniarrek ere euren egoera eta baldintzak azaldu baizikiguten. Azken finean, ondorioa, denok langileak gara eta denok gaude hein batean edo bestean, zapalduak.



Eta ondoren "happy morning" kobara. Gida zeharo eszitatu zitzaigun kobako forma falikoekin.



Eta onena, uretara joatea kayak egitera. Baina freskatu beharrean, bero gehiago pasa genuen. Ura baino, pixa zirudien. Hura beroa! Eta hura zikina. Halong polita bezain zikin baitago. Horrek asko harritu gintuen; nola da posible hain leku ederra izan eta turismoaren izenean horrelako sarraskia egitea? Ura olio bihurtzeko urte gutxi falta zaizkie, zabortegi modura erabiltzen jarraitzen badute, urte gutxi batzuk barru plastikoak irentsiko ditu. Uretan zenbat plastiko kusi genituen ezin da azaldu. Eta porexpana. Porexpan itsasoa deitu genion itsasontziko batzuk. Pena handiena hori. Eta dena, antolaturiko bidaia hauetan, kronometratua duzula. Behin eta inoiz gehiago ez.

Halong gustatu zitzaigun, asko, baina zaindu egin beharko dute, eta ez gutxi! Turismo masiboa asegaitza den munstro bat da eta dirua emango du, ziur, baina zeren truke?






De Sa Pa a Halong. De la muntanya a la costa. Per qui no conegui Halong és la badia que es veu a l’intro dels dibuixos animats de Son Goku:

Vam tornar de Sa Pa a Hanoi en tren, aquest cop amb una parella, mare i filla, anglesa molt i molt simpàtiques. Vam arribar a Hanoi a les 5 de la matinada i agafavem el bus molt d’hora per anar ja cap a Halong. Vam poder conèixer la ciutat a aquestes hores i vam comprobar que Hanoi no dorm, o dorm molt poc.



Vam agafar el bus. I allà vam conèixer el “friki” que seria el nostre guia durant dos dies; ho sento, sí, era un Frisi. Ja veureu perquè.

No pots anar a Halong pel teu compte. Has de contractar un viatge d’aquests organitzats mitjançant el teu hotel o una agencia. No ens agradava gens aquesta idea però era així. Passariem dos dies a la badia, dins un vaixell, rodejats d’altres 20 guiris (i nosaltres mateixos convertits en guiris…)


Els que anavem al bus erem els que compartiriem el vaixell. Entre tots ells, dos madrilenys. Al principi ens vam semblar una mica tontets, però al final vam fer bona relació (ens vam trobar tres cops més arreu Vietnam).





Halong és maco. Molt maco. El primer dia el temps va ser espectacular; el vaixell bonic, les habitacions, senzilles, però s’estava de luxe (pel que estem acostumats nosaltres, és clar!). I allà hi erem, esperant quan sortia Son Goku d’entre l’espectacle de roques i muntanyes que sortien del mar!! Ens van explicar en un suposat anglès que dinariem i desprès aniriem a una cova. I desprès, al capvespre, que fariem kayak a la badia. Putamare!! Un bon plà!


Per dinar ens vam posar en taules de sis. A la Nostra, dos alemanys i dos suissos. És a dir, la Champion’s League d’Europa i nosaltres, de la 3ª Regional (económicamente parlant). Eren molt i molt macos (dues parelles) i vam parlar sobre tot (menys mal, us imagineu dos dies tancats a un vaixell amb 20 guiris sosos i bordes?). També vam parlar d’economia: Estem veient molts espanyols al viatge…però no esteu en crisi? Zaska!! Caray amb la pregunteta dels alemanys… Com contestar això, primer de tot, dient que ets espanyol económicament, però com expressar també altres sentiments? Bé, poc a poc ho vam aconseguir…Els hi vam explicar la situación económica-laboral-social d’Espanya i ens vam entendre; vam estar a punt de demanar-lis el telèfon de la Merkel…L’especulació inmobiliaria, el repartiment no equitatiu dels Diners, la pluralitat dintre del Estat Espanyol, i aquí dintre, nosaltres…bascos i catalans…els alemanys sí que tenien idea dels bascos (Basque country, yeah, ETA), però els suissos no… Vam parlar de la nostra situación llingüística, models d’ensenyament, cultura…ells ens van explicar el seu cas (molt interessant el cas suis). En definitiva, vam estar “en nuestra salsa”. Com a conclusió, totes i tots som treballadors i estem més o menys explotats per aquest sistema.



I desprès, cap a la cova “happy morning”. El guia es va excitar per complet amb les formes fàliques de la cova!



I el millor en aquest cas, és ficar-te a l’aigua i fer kayak. Però en comptes de refredar l’ambient, vam passar més calor. No era aigua, era pis! Quina calda!!I que brut que estava l’aigua. Halong és tan maca com bruta. I això ens va sorprendre molt a tots: com és posible destrozar un lloc tan maco en nom del turisme? (ens sona, oi?). Falten pocs anys per a què l’aigua es converteixi en oli, i si continúen fent servir Halong com abocador, se’ls hi menjarà el plàstic. No é spot explicar la quantitat de plastics que hi havien a l’aigua. I porexpan! El mar de porexpan li vam anomenar des del vaixell. Aquesta va ser la major pena. Això i que en aquest tipus de viatges ho tens tot cronometrat. Però ja ho hem fet, una i no més!

Halong ens va agradar, molt, però ho haurien de cuidar, i no poc! El turisme massiu és un monstre que ho devora tot i donarà diners, segur, però a canvi de què?



2011/11/13

Sa Pa (II)




Sa Pan bigarren eguna. Mendi buelta egiteko eguna. Horretarako gida bat behar genuen eta hotelaren bidez (grrr!) lortu genuen hmong gida bat, biontzat soilik. Biok bakarrik joan nahi genuen, ikusi genituen gauzei buruz eta euren ohiturei buruz galdetzeko. Galdera pila genituen!

Goizean goiz ezagutu genuen A. Bai, bai, horixe zen bere izena, A (geroxeago azaldu zigun esanahia). Neska baxua, gaztea, eta janzkera hmong tipikoa, 19 urte zituela esan zigun (guk 15 bat zituenaren itxura hatu genion). Hotel sarreran zain zegoen, bera eta beste lau hmong. Aurkeztu egin ginen eta beraien atzetik abiatu. beste laurak bi lehengusina, Aren amaginarreba (!!) eta bere semea! Haiekin hitz eginez, merkatua erakutsi zigun lehenik eta ondoren herritik atera ginen. Maldan behera gindoazen eta bitartean gauzak azaltzen zizkigun: hau, hura eta bestea... Beste laurak guk ezer erosiko ez geniela konturatu zirenean, buelta eman eta herriruntz joan ziren, A eta hirurok bakarrik geratuz. Bidean kaña zatitxo bat jan genuen, euren herri bat ezagutu, eta bere lagun baten (lan)postuan geldialditxo bat egin genuen telar bat nolakoa den ikusteko. Azkenik urjauzi bat ikusi genuen, han "pintxo" bat jan eta buelta. Mendi buelta polita izan zen baina politagoa berarekin hitz egin genuena.



Bidean zeuden hainbat "parada" turistiko erakutsi eta barrura ez zela sartzen ikusi genuen; eta 2kasualitatez", barrukoak ez zirela hmong-ak ikusi genuen, eta horixe galdetu genion: zergatik ez zara sartzen? Hmong gauzak saltzen dituzten hauek ez direlako hmongak? Eta baietz. Hmong bezala mozorrotzen ziren vietnamdarrak zirela eta hori ez zaiola gustatzen esan zigun. Guk arrazoia eman (noski!) eta ondo egiten zuela esan genion. A-k kontzientzia eta harrotasuna zuela ikusi genuen, pozez.



Bidetik eskola bat ikusi genuen eta atentzioa deitu zigun gauza bati buruz galdetu genion: haur asko daude kaleetan... ez al da ba eskolara joatea derrigorrezkoa? Eta berak baietz, eskolaratzea derrigorrezkoa dela esan zigun. Baina hmong (eta bestelako herri-kultura txiki hauek) arazoren bat zutela vietnamdar eskolekin; hain ezaguna egin zitzaigun!! Eskola hauetan, euren hizkuntza eta kultura ez zela erakusten, ez zela existitzen esan zigun. Era berean, eskola bereziak egiteko borroka egin zutela esan zigun (gure ikastolak edo). Azkenik, eta hau ere ezaguna zaigu eta normala da, lan asko dagoela etxeetan eta askotan adin batetik aurrera etxean lan egin beharra dagoenez eskoletatik ateratzen dituztela. A kontzientea zen eskolaren garrantziaz. Beraz, kalean ume asko ikustearen arrazoi ugari zeuden mendi alde hartan.




Eta gizonak? Non daude gizonak? (galdera hau bidaian zehar hainbatetan egin genuen). Hemen gizonak etxeaz arduratzen dira. Gizonak dira etxea zaintzen dutenak eta lurra lantzen dutenak, eta gu, emakumeak, kalera joaten garenak lan egitera. Arroza edo artoa landu behar denean denak gara, noski, lan egin behar dugunok!. Hara! Bai kontzepzio ezberdina! Egia esan, emakume gizartea zela garbi ikusi genuen (eta gero Vietnam osoan ikusi ahal izan dugu, nahiz eta modu ezberdin batean, Sa Parekin alderatuz).

A-k pertsonalitate indartsua zuen, indarra, eta oso gaztea zen. Gauza asko azaldu zizkigun eta guk ere gure kultura eta hizkuntzei buruz gauzak azaldu genizkion, eurekin genituen antzekotasun eta ezberdintasunak azalduz: euskara eta katalana, kultura minorizatuen kontzeptua, emakumeen indarra...Eztabaidagai oso politak hain urrun jaio garen 3 pertsonen artean, uztartze puntuak oso gertukoak izanik.

P.D: A-k “the one that taste’s bad” esan nahi omen du, zapore txarra duen hura… Eta guztiz kontrakoa izan da, emakume superlatibo honek gugan oso zapore ona utzi du. Zorte on A!!




Segon dia a Sa Pa. Dia per fer una volta per la muntanya. Necessitavem una guia i ho vam aconseguir mitjançant l’hotel (grrr!), una guia hmong, només pels dos. Voliem anar només els dos per poder preguntar-li sobre les coses que haviem vist i sobre les seves tradicions… Teniem moltes preguntes!

Vam conèixer l’A al matí. Sí, sí, es deia A (més tard ens va explicar el seu significat); una noia petita, jove i amb el vestit tipic hmong. Ens va dir que tenia 19 anys (encara que nosaltres pensavem que tindria uns 15). Estava esperant a l’entrada de l’hotel, ella i altres 4 hmongs. Ens vam presentar, eren dues cosines, la seva sogra i el seu fill (¡!). Vam veure el mercat amb elles i desprès vam surtir del poble, i anaven explicant coses i nosaltres a elles…Les altres 4, quan es van adonar que no els hi comprariem res, vam fer mitja volta i van tornar al poble, i ens vam quedar tots 3. Vam menjar un troç de canya de sucre pel camí, vam conèixer un poble hmong i vam parar al “puestillo” d’una amiga seva, on feia roba… Vam acabar a una cascada, menjant un “pintxo” i vam tornar en moto amb nois hmongs…Va ser una volta molt xula però va ser més maco el que vam poder parlar amb ella.




Ens va mostrar algunes paradetes turístiques que hi havia pel camí i veiem que ella no hi entrava, vam veure que, per “casualitat”, la gent d’aquestes parades no eren hmongs i li vam preguntar això: aquests que venen coses hmong vestits de hmongs, no són hmongs? I ens va dir que no. Que eren “viets” disfressats de hmongs i que per això ella no hi entrava, i que no l’agradava. Nosaltres la vam recolzar (és clar!) i li vam dir que feia bé. Vam veure que A tenia conciencia de poble i orgull!.




Pel camí vam veure una escola i li vam preguntar sobre una cosa que ens va cridar l’atenció: hi ha molts nens pels carrers… anar a l’escla no és obligatori? I ella ens va dir que sí. Però que els hmongs (i altres pobles minoritaris de les muntanyes) tenien alguns problemas amb les escoles vietnamitas…se’ns va fer un problema molt conegut i familiar!! Ens va dir que a aquestes escoles la seva llengua i la seva cultura no s’ensenyaven. I que van lluitar per tenir escoles propies (les postres ikastolas o així). Però també ens va dir que hi ha molta feina a les cases i que a partir d’una edat han de treballar a les collites, a casa… A era conscient de l’importancia de l’escolarització.



I els homes? On són els homes? (aquesta pregunta es va repetir molt durant el viatge). Aquí els homes s’encarreguen de la casa. Són ells qui cuiden la casa i treballen la terra, i nosaltres, les dones, sortim a treballar. Quan s’ha de collir l’arroç o el blat, és clar, treballem tots i totes, però!. Quina concepción més diferent!! Vam veure de seguida que era una societat “dominada” per dones (així com a tot Vietnam, que hem vist que les dones són un eix més que important, encara que d’una manera diferent que a Sa Pa).



A tenia una personalitat forta, era molt jove i tenia molta força. Ens va explicar moltes coses i nosaltres li vam parlar sobre les nostres cultures i llengües, les coses que ens uneixen i ens diferencien: l’euskara i el català, el concepte de cultures minoritzades, la força de les dones… Temes molt interesants per a 3 persones que han nascut tan lluny l’una de l’altra, però que vam tenir punts d’unió i punts de vista molt propers!

P.D: A significa “the one that taste’s bad”…aquella que té un sabor dolent…tot al contrari, aquesta dona amb majúscules ens va deixar un molt bon sabor de boca. Molta sort A!!