2008/08/03

Hasteko...banoa...


Bai, ez dakit hasteko modurik onena den ala ez, baina ni banoa! Etzidamu banoa, hegazkina hartu eta ospa! Nora eta urrutira, Finlandiara...ene, eta ni hegazkinen beldur!Bidaia honetan hainbat fobiei aurre egiteko ordua iritsi dela uste dut. Lehena, hegazkinak. "Lasai, estadistikek zera diote..." "Ez da inoiz ezer gertatzen...". Oso ondo. Ados. Baina nola aurre egin beldur irrazionalari arrazoiz beteriko hausnarketekin?. Nik beti nahiago izango dut oihua, negarra, garraxia hegazkin barruan: "hau txapakumea da!!" "honek ez du osorik iraungo!!" Gehiago lasaitzen nauten hitzak dira, irrazionalitatetik baitatoz, eta irrazionalitatera baitoaz.

Horixe bada, etzidamu Finlandiara noala...Hala ere, nire barneko "Finlandiara" noala iruditzen zait; bidai luzetxo bat egiteko beta hartzeko unea da, baina hau ez da hegazkinez egin ahal den bidaia; ez horixe!! ez eta garraxi egin ahal den bidaia; negarra edo barrea, hori bai, hori ugari... zein izango den bata edo bestearen portzentaia, estatistika? Auskalo! Baina, inporta al dio? Azken finean, datu arrazionalak dira...eta ez dugu hau bilatzen, ezta?

1 comentario:

Anónimo dijo...

kaixo .
jajaja , solo decirte que espero te alegren estas 4 palabras y que empiezo yo una nuevo camino en mi vida que es un blog algo impensable haber que sale de todo esto estoy traduciendo tus escritos y pronto espero poder contestarte , espero que tus vacaciones hayan sido de lo mejor y que hayáis disfrutado muchisimo .
bueno espero que me eches un cable en esta aventura nueva para mi jaja, me despido hasta pronto , con un fuerte beso muakisssss . muxu handi bat eta gero arte .
sorgintxa ...