2011/11/24

Hue-Hoi An

Post hau autobusari eskainia egongo da, Huetik Hoi Anera eraman zigun autobusari. Argazkiak ez dira oso politak, baina autobusa ere ez zen polita. Hasteko, Hueko agentziaren "bulegora" joan ginen; lehen eufemismoa, bulegoa=garajea. Hori bai, Marx eta Leninen erretrato polita zuten, Ho Chi Minh ere han zen noski!



Beroa, kiskaltzekoa. Eta puntual, autobusa.Benetan, hitzez ezin da azaldu autobusaren barnean egiten zuen beroa. Sartu eta berehala izerditan hasi ginen, baina tantaka, tanta mardulka! Literetan etzan eta ohearen ukimen itsaskorrak pott eginda utzi baligu bezala geratu ginen. Eta noski, bidaia osoan arrunt bilkatuko zen "toilet is broken" karteltxoa ere han zen:



Bidaia hasi eta berehala, beroaren eraginez kristoren logura sartu zitzaigun. Eta "kasualitatez" autobus horretan apenas geunden giriak. Gehienak vietnamdarrak ziren eta beste 8-10 giri. Kuestioa ez da autobusa gaizki zegoen edo ez, vietnamitekin gindoazen edo ez(guk azken hau nahi genuen). Kuestioa da guk tiketa erostean deskripzioa ez zela hau. Aire egokitua, autobus onak izango zirela... Kuestioa da ezin dituztela gezurrak modu kapitalista horretan esan, dirua ateratzearren (lasai, Hanoira bueltatu beharra genuen eta joan ginen agentziakoarekin hitz egitera eta etika lezioa ematera). Halako batean, errepide erdian geratu zen. Eta gidariak, bi ziren, jaitsi. Eta gu zain. Barruan. Izerditan. Azkenean, nazkatuta jaitsi egin ginen 20 minutu pasa ondoren.



Eta hantxe zeuden, aire egokitua izorratu egin zela eta konpontzen. Esan genien, gutxienekoa abisatzea zela, eguzkitan autobusa utzi eta gu barruan kiskaltzen utzi ordez. Beno, han inguruan zegoen etxe batetara joan ginen (ia etxe guztiek dute taberna funtzioa) eta zeozer hartu genuen, erdi zorabiatuta. Ia ordubete beranduago atera ginen, aire egokitua konpondu gabe eta gidariekin negoziatu ondoren (gu bilakatu ginen autobuseko sindikatu), sarrerako aurreko atea erdi irekita; poliziak ikusten genituenean atea ixten genuen (eskuz, imajina nork...) eta gero berriz ireki, haizea sar zedin. Bidetik oraindik beste geldialdi arraro horietako bat egin genuen, porexpanezko arrain kutxa batzuk maleteroan sartzeko, ura isurtzen ari ziren kaxa batzuk. Surrealista.

15etan atera ginen eta 18etarako Hoi Anen egon behar genuen, baina azkenean 21ak pasatxo iritsi ginen. Neka-neka eginak, sekula nire bizitzan hainbeste izerdi egin eta horrelako beroa pasa gabe, hotel on bat hartzea erabaki genuen. Amaiera on bat zisko eginak amaitu genuen egun baterako. Eta Hoi Anek oso polita zirudien. Eta halakoa zen.



Aquest post està dedicat al bus que ens va portar des de Hue a Hoi An. Les fotos no són molt maques, però el bus tampoc ho era. Per començar vam anar a l'oficina de l'agencia a Hue; primer eufemisme, oficina:garatge.Això sí, tenien un retrat de Lenin i Marx ben maco, i es clar, de Ho Chi Minh.

La calor era sofocant. L'autobus va arribar puntual. No es pot explicar amb paraules la calor que feia dintre del bus. Va ser entrar i começar a suar, però a "chorros". Ens vam posar als llits i el tacte "pegajoso" del llit ens va deixar enganxats. I es clar, el cartellet que ens va acompanyar la resta dels viatges en bus: "Toilet is broken".



Tan aviat com vam sortir ens va començar a agafar una son... I casualitat, aquest bus estava ple de vietnamites i apenes de guiris. La qüestó no és si el bus estava fatal o no, ni molt menys si anavem amb vietnamites o no (nosaltres voliem això). La questió és que la descripció dels tickets que vam comprar no era això: els busos són bons, amb aire acondicionat... La qüestió és que no tot s'hi val, que no es pot mentir de manera tan capitalista, per treure diners de qualsevol manera (això ja ho fem nosaltres aqui), però tranquils, que haviem de tornar encara a Hanoi i vam passar a parlar amb l'agencia, adonar-lis la nostra llicó d'ètica.

De cop,, el bus es va parar al mig de la carretera (o del no res). Al sol. Els conductors van baixar. I nosaltres allà. Suant. 20 minuts desprès vam baixar.



I allà estaven. Sense aire acondicionat i arreglant-ho a cops de martell. Els hi vam dir, que el minim era avisar-nos per poder baixar del bus. Vam anar tots a una casa del costat (gairebé totes les cases són bar, o al reves) i vam pendre algo, mit marejats. Desprès d'una hora més o menys, vam retornar al bus i vam sortir...sense aire. Però amb la porta d'entrada oberta per tal de que entrès aire (imagineu qui va ser el "sindicat" del bus). Cada cop que veiem policia tancavem la porta (a mà, estirant...imagineu qui ho feia?..si, nosaltres, surrealista però al final, divertit). Pel camí vam fer una parada d'aquestes surrelistes, per recollir caixes de porexpan plenes de peix per posar-les al maletero... Surrealista.

Vam sortir a les 15h i haviem d'arribar a les 18h, però al final vam arribar més tard de les 21h. Fets una merda, suats com mai, vam decidir agafar un bon hotel, ens ho havie guanyat. Un bon final. I Hoi An pintava molt i molt maco. I no va defraudar.

1 comentario:

Kpru dijo...

Un bus llitera! I vaja bus!!! I tant que us tenieu merescut el bon hotel! Què divertit sembla tot ara i des de la distància :)